Komikiak gustuko?

Edozein adineko jendea ditu gustuko komikiak. Umeentzat irakurterrazak dira eta irudi askorekin. Helduentzat istorio ezin hobeak ere daude. Denok irakurri dugu komikiren bat eta batzuk mundo osoan famatuak dira: Asterix, Tintin, Superman eta bestelako superheroi istorioak besteak beste. Azken urteotan manga izeneko komiki japoniarrak ospea hartu dute, bereziki jende gaztearen artean. Pena bat da hauetako komiki asko oraindik euskeratu ez izana. Hala ere, euskaraz ere komiki ezin hobeak ditugu, bai euskal-euskaldunak, bai euskeratutakoak ere.

Blog honen asmoa da euskarako komiki hauek ezagutzera ematea da.

2010-10-07

Asterix eta Obelix

Idazlea: René Goscinny.

Marrazkilaria: Albert Uderzo.

Argumentua: Kristo aurreko 50. urte iguruan Galia osoa Julio Cesar eta bere erromatarren menpean dago, herri txiki bat izan ezik. Bertan Axterix eta Obelix bizi dira, bi pertsonai adoretsu eta dibertigarriak. Elkarrekin erromatarren aurka borrokatzen dute, edabe magiko baten laguntzarekin noski.

Iritzia: komiki munduan famatuak dira Asterix eta Obelixen abenturak eta euskaraz ere irakurgai daude! Humorez eta irudimenez batetako istorio hauek adin guztietako pertsonek gozatu dituzte eta pelikulak ere egin dira , bai marrazki bizidunak bai aktore eta aktoresa famatuekin. Komiki hauek irakurri beharra dago.


2010-09-15

Irati

"Irati" J. Muñoz Otaegik idatzitako eta Juan Luis Landak marraztutako komikia dugu. Marrazki ederrak, Landaren estilo berezi eta ezagunean, eta gidoi ezin hobea ditu komiki honek, irakurleontzat ahaztezina bihurtuko duelarik.

Irati lamia eta gizon baten alaba da eta basoaren sakonean bizi da isolaturik. Baina zaldun kristau bat ezagutu ondoren guztiz maitemintzen da eta ezingo du gizona ahaztu. Momentu hortatik aurrera Iratiren bizitza guztiz aldatuko da. Basoa utzi eta abentura luzea hasten du bere maitea lagundu nahian.

Fantasia, historia eta legenda batzen dira istorio eder honetan.